TRADIZIOA ETA BERRIKUNTZA
Gure historia, sentsazio eta lurrindun historia bat da. Baiaseko sukaldari/garagardogileak, Argentinarako bidaia batean, ordura arte ezagutzen ez zuen profileko garagardoa ezagutu zuen. Horri, bezeroari zentzumenentzako esperientzia bat eskaintzeko martxan jarritako sormen prozesuari gehitu behar zaio… eta horixe da Baias.
Gure filosofia dastamenaren heziketan datza: ikertu, zalantzan jarri eta esperimentatu, garagardoaren lurrin eta zapore bereziak berraurkituz.
Garagardoa, modu naturalean egiten dugu, inolako gehigarririk edo kontserbatzailerik gabe, iragazi gabe, eta, noski, pasteurizatu gabe. Lan egiteko dugun moduari esker, kalitate eta aniztasun handiko garagardoak sortu eta ekoizten ditugu.
Baserri batean dugu lantokia, naturaren erdian: Espazioen berrerabileraren eta energia berriztagarrien aldeko apustua egin dugu.